Dokumentuaren akzioak
Dikothomia Konpainiak “Spazi…O” aurkeztuko du Azpeitian
Dantzaren XII. Zirkuituaren barruan, igandean, uztailak 3, Dikothomia Konpainiak Spazi…O aurkeztuko du Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.
Pieza honetan espazio gabeko espazioak dira nagusi; alegiazko hormek aldibereko errealitateak banatzen dituzte non eraginkortasuna batere baliagarria ez den. Emakume bat, gizon bat eta euren arteko harreman guztiak: lagun bi, bikote bat, ume hauek, zahar horiek, aita-alabak…
“Errealitateari zentzua bilatzeko bidean erakarri eta elkar uxatzen dituzten emozioak, bat izateari uko egin gabe elkarrekin bizirik irauten dituzten emozioak. Elkarbizitzaren lozorroa eraldatuz ustekabeko amaierarekin”.
Carampa zirko-eskolan elkar ezagutu zuten Barbara Govanek eta Endika Salazarek osatzen dute taldea. Hainbat diziplinatan prestakuntza berezia egin ondoren, El rey que rabió obran elkartu ziren berriz. Handik sortu zen Dikothomia konpainia. Zirkoa hizkuntza gisa definitzen dute beren jarduna, eta beraienak edo imajinatuak izan daitezkeen emozio eta bizipenez hitz egiteko tresna dute.
Dokumentuaren akzioak