Dokumentuaren akzioak
Dibertituko dira Añorgan, larunbatean

Larunbat honetan egingo dute Añorgan jada ezinbesteko bihurtu den Dibertimentua. Bosgarren urtea izanik, auzotarrentzat erritu finkatua bilakatu da: inauteriak aitzakiatzat hartuta, auzoa aztoratu eta egunerokoari begirada umoretsua emango diote.
10:00etan abiatuko da segizioa Añorga Txikitik. Lehen geldialdia Añorga Txikiko goiko aldean egingo dute, eta ondoren Karmengo Amarainoko bidea hartuko dute musikak lagunduta. Bigarren saiotxoa han osatu ondoren, Pedro Joseko auzotarrek egingo diote taldeari harrera.
Barrikadak amaitutakoan, segizioa Harrobiaren plazara iritsiko da, eguerdiko 13:00ak aldera hasiko den eguneko emanaldi nagusia eskaintzeko. Ordubeteko saioan, dozenaka auzotar igaroko dira plazatik zirtzil, dantzari, bertsolari, joaldun eta musikari lanetan.
Emanaldia amaitzean, bertan bazkaltzeko aukera ere egongo da, eta, ondoren, erromeria egingo dute. Eguraldi txarra egingo balu, barrikadetan aldaketak egiteko aukera aurreikusi dute.
Dokumentuaren akzioak


