Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka dFERIAren XXII. edizioa martxan, Donostian

Dokumentuaren akzioak

dFERIAren XXII. edizioa martxan, Donostian

Egilea
Donostia Kultura
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/03/07
Lotura
Nontzeberri

Gaurtik, martxoaren 7tik, 10era bitartean izango da dFERIAko XXII. edizioa, non dantza eta antzerkia uztartuko diren. Lau egunez, proposamen eszeniko erakargarrienak bilduko dira Donostian.

Programazio eszeniko potoloa eta jarduera paralelo dezente (ikastaroak, tailerrak, mahai-inguruak, erakusketak, hitzaldiak, …)  ere antolatu dira egun hauetarako, izan ere, 30 konpainiek 31 ikuskizun eta 40 emanaldi egingo dituzte Donostiako 9 tokitan (Victoria Eugenia Antzokia, Club Aretoa, Antzoki Zaharra, Imanol Larzabal Aretoa, Gazteszena, Intxaurrondo K.E.,  DSS2016 Gunea, Tabakalera Patioa eta Tabakalera Ruiz Balerdi Aretoa).

Obra horietatik guztietatik 5 estreinaldi orokorrak izango dira, eta 10 Euskal Herrian egingo dira lehen aldiz. Talde gehienak bertokoak izango dira, baina Espainiatik eta atzerritik ere, beste talde batzuk etorriko dira.

Programazio guztia komentatzea luzeegia litzatekeenez, ekimenaren webgunean programazioan arakatzea onena duzue

dFERIAren XXII. edizioa martxan, Donostian

Dokumentuaren akzioak