Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka dFERIAk Donostiako hainbat antzeztoki hartuko ditu

Dokumentuaren akzioak

dFERIAk Donostiako hainbat antzeztoki hartuko ditu

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2023/03/14
Lotura
Nontzeberri

Martxoaren 16ra bitartean, dFERIA antzerki jaialdi handia garatuko da Donostian. Edizio honetako gaia Fake izango da, eta ardatz horren inguruan arituko dira 28 konpainiaren ikuskizunak. Guztira, 44 emanaldi izango dira Donostiako hainbat tokitan.

Diogun moduan, dFERIAk gero eta handiagoa den gizartearen desinformazioa jorratuko du, eta zurrumurruak, gezurrak, faltsukeriak, iruzurrak, engainuak, amarruak, gezurrezko salaketak eta aldrebeskeriak agertuko dira makina bat lanetan; “Teknologia berrien erabilera masiboagatik (blockchain…) eta espiritu kritiko gero eta apalagoa duen gizarte batean gizabanakoak manipulatzeko ahalmen gero eta handiagoagatik, informazioa esponentzialki zabaltzea zeinen erraza den ikusirik, bistan da puru-purian dagoen gaia dela.”

Aurtengo programazioak maila handiko ikuskizunak izango ditu. Nobedade bezala zirku ikuskizun bat izango da (Gap of 42, Chris Iris), helduentzako txotxongiloak (Celestina infernal, Teatro Corsario) eta nazioarte mailan ezaguna den Diptych: The missing door and The lost room dantza pieza.

Gaurko saioen artean, euskarazko pieza bat dugu: Sexberdinak. Tanttaka Teatroaren piezaren egileak Kepa Errasti eta Telmo Irureta dira, baina Mireia Gabilondok zuzendu du. Oholtza gainean izango diren interpreteak Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta dira.
“Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dute kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi itota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.”

Egun hauetako programazio guztia dFERIAk dauka.

Dokumentuaren akzioak