Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka DFeriak antzokiak hartu ditu

Dokumentuaren akzioak

DFeriak antzokiak hartu ditu

atzoko emanaldien ostean, donostiako arte eszenikoen jaialdiak bigarren eguneko programazioari ekingo dio gaur
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Albistea
Data
2020/03/10
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Gaur Sharon Fridmanen 'Dosis en el paraíso' dantzatuko da Gasteszenan.

Arte eszenikoen dFeria jaialdiak Donostiako aretoak hartu zituen atzo. Zortzi ikuskizunek hasiera eman zioten lehenengo egunari. Goizean, adibidez, Proyecto Larruaren Otsoaikusi ahal izan zen Gazteszena aretoan, eta Adriana Bilbaoren Eclat. Fragmento desprendido de un cuerpo que explota (Work in progress) Tabakalerako Kutxa Kultura espazioan. Arratsaldean La Tristurak Future lovers (unplugged) taularatu zuen Tabakalerako Patioan.

Baita ere arratsaldez, La Macanaren Keep Going dantza ikuskizuna eskaini zuten Boulevardeko Kioskoan, mugimenduan arreta berezia jartzen duen dantzari baten gorputzarekin. 18.30ean Vaivé Produccionesek Ni, munduko txarrena obra antzeztu zuen Antzoki Zaharrean, Sor Juana Ines de la Cruzi buruzko melodrama erromantiko eta umoretsua.

Bestalde, Intxaurrondoko kultur etxean, Erre Produkzioak taldeak Nola heldu gara honetara?an-tzezlana taularatu zuen euskaraz; Victoria Eugenian, berriz, Julien Lestel Konpainiak Dream dantza pieza eskaini zuen, larritasunak eta beldurrak ezkutatzen diren lekuari buruzko ikuskizuna. Jardunaldia Convent Gardenen amaitu zen Sutottosen Perdónantzezlanarekin, bertan, liskarrean amaituko den haurtzaroko bi lagunen topaketa lantzen da.

BIGARREN EGUNA Gaurko programazioari dagokionean, Sharon Fridmanen Dosis de paraisodan-tza ikuskizunarekin hasiko da eguna Gazteszenan, 11.30ean. 13.35ean eta 16.30ean, hainbat dantza konpainiaren emanaldiak izango dira Victoria Eugeniako Club aretoan: alde batetik, Victor Fernandezek eta Igor Calongek osatutako dantza bikoteak Reversoestreinatuko du; eta Lasalak Fight ikuskizuna eskainiko du. Azkenean, koronabirusa dela eta Fabio Libertiren Don' t kiss obra bertan behera gelditu da, Donostia Kulturak atzo aditzera eman zuenez.

Gainera, Llego Tarde-ko Julia Godino eta Alexa Moyak Picnic on the moon antzeztuko dute, benetakoa izateko politegia den piknik bat hizpide duen lana. Tabakaleran, 16.30ean, Marga Altolaguirre Produkzioak Pantheon diziplina ani-tzeko ikuskizuna estreinatuko du, bere itzalean zeharko ibilbidea egingo duen emakume baten istorioa kontatuz.

Arratsaldez, Tanttaka Teatroak Utzi mezua seinalearen ondoren antzezlana taularatuko du; euren arazoei aurre egiteko gauza ez diren lau emakumeren ahotsetan oinarritutako kontakizuna. Victoria Eugenia antzokian berriz, Marco Vargas eta Chloé Brûlé Konpainiak Los cuerpos celestes. Partitura coral en siete movimientos dantza ikuskizuna eskainiko du arratsaldeko zortzietatik aurrera.

Los cuerpos celestes antzezlanak pertsona bakoitzaren lekuari eta bestearekiko duen harremanari buruzko hausnarketa planteatzen du, dena konektatuta dagoen unibertsoaren ikusmolde bateratu eta organiko batetik abiatuta. dFeriaren bigarren jardunaldi hau Covent Gardenen amaituko da, Esperanza Pedreñoren Coneja bakarrizketarekin.

Dokumentuaren akzioak