Dokumentuaren akzioak
Deustuko andreen aurreskuari buruzko liburua argitaratu du Bihotz Alai Folkore Taldeak
Deustuko andreen aurreskua 1999. urtez geroztik urtero egiten da Deustuko Done Petri Plazan martxoaren 19an. Duela hamarkada asko galdutako tradizioa berreskuratu zen urte horretan. Eta aurten, berreskurapen horren 20. urteurrena ospatzeko, Bihotz Alai Folklore Taldeak aurresku honen inguruko liburu bat argitaratu du.
Liburuak hiru atal nagusi ditu. Lehenengoan, andreen aurreskuaren historiari buruzkoa da. Bertan, aurretik beste hainbat idazlek argitaratutako testuetan baliatzen dira, gehien bat Iñaki Irigoienek egin berri duen batean.
Bigarren atala dantzaren sorkuntzari buruzkoa da. Bertan, musika eta koreografiaren deskribapen bat egiten da. 1999an aurreskua berriro egiteko nondik abiatu ziren kontatzen da ere atal honetan.
Hirugarren atalean azken hogei urteetan aurreskua dantzatu duten emakumeen testigantzak jasotzen dira. Bertan, hainbat dantzari haien testua idatzi dute dantzatzerakoan sentitu dutena islatuz.
Azkenik, eranskinen atalean, partiturak, kartelak eta argazkiak agertzen dira.
Liburua martxoaren 19an egongo da salgai Deustuko Done Petri Plazan 15 eurotara. Udal korporazioaren kalejira plazara heltzean, ikurriñaren igoera egingo da eta 13.00etan Deustuko andreek aurreskua dantzatuko dute. Aurreskulari eta antzeskulariak duela 20 urte dantzatu zutenak izango dira. Azken urteetako argazki erakusketa bat egongo da ere bai.
Dokumentuaren akzioak