Dokumentuaren akzioak
Deunoro Sarduiren Aurresku liburua aurkeztuko dute Muxikan
Ohar bidez azaldu dutenez, “1000 ale” argitaratuko dituzte eta “etxez-etxe” banatuko dute liburua. Lanak euskal dantza horren ezaugarrien berri emotea du helburu. Sarduik antzerki formatuan idatzi du liburua eta argazkiak erabili ditu testuari laguntzeko asmoagaz.
Aurkezpenak irauten duen bitartean, Muxikako idazleak lanari buruzko azalpenak emongo ditu eta gura dutenen liburuak sinatuko ditu. Gerturatzen direnak, liburuaren kopia bana jasoko dute eta amaieran lunch-a jateko aukera izango dute.
Dokumentuaren akzioak