Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Desinformazioa eta 'fake'-a izango ditu ardatz aurtengo dFeriak

Dokumentuaren akzioak

Desinformazioa eta 'fake'-a izango ditu ardatz aurtengo dFeriak

Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2022/12/27
Lotura
Irutxuloko Hitza
dferia dendu oreka
Harrobi dantza taldekoak Kursaaleko fatxadan zintzilik, dantzan. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

20223ko dFERIA antzerki eta dantza jaialdia martxoaren 13tik 16ra bitartean egingo da eta Fakeak edo albiste faltsuak izango ditu ardatz, hau da, faltsua eta egiazkoa bereizteko zailtasun gero eta handiagoa.

Gaur aurkeztu dute dFERIAren hurrengo edizioko kartela, haren sortzailea Jokin Oregi #MrSortwo-ren eskutik. Egilearen hitzetan, irudiak, eszenografia eta antzerkiaren funtsa abstrakzioarekin eta figurazioarekin nahasten ditu, “brotxakada pare batekin antzerki oihal bat irudikatuz eta paisaia bat asmatzeko bertan sortzen diren espazioekin jolastuz”.

Gaiari dagokionez, antzerkiari beti aitortu zaio gizartea eraldatzeko eta espiritu kritikoa lantzeko tresna ona dela. Kasu honetan, dFERIAk gizartearen desinformazio gero eta handiagoa jorratuko du, Fakeak leitmotivtzat hartuta. “Zurrumurruak, gezurrak, faltsukeriak, iruzurrak, engainuak, amarruak, gezurrezko salaketak eta aldrebeskeriak jorratuko dira, ondoko afekzioak —besteak beste— eragin ditzaketenak: irizpiderik eza, buruzko orientaziorik eza eta informazio falta.” Adierazi dutenez, teknologia berrien erabilera masiboagatik (blockchain…) eta espiritu kritiko gero eta apalagoa duen gizarte batean gizabanakoak manipulatzeko ahalmen gero eta handiagoagatik, informazioa esponentzialki zabaltzea zeinen erraza den ikusirik, bistan da puru-purian dagoen gaia dela.

Aurreko edizioetan bezala, dFERIAk ikuskizun bat programatu du jaialdiaren aurreko astebururako. Martxoaren 11 eta 12a bitartean Peeping Tom Belgikako konpainiak Diptich: The missing room and The lost room ikuskizuna aurkeztuko du Victoria Eugenia Antzokian. Sarrerak bihar, abenduak 28, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. 

Dokumentuaren akzioak