Dokumentuaren akzioak
Desberdina izateko eskubidea
XII. Dantza Zirkuituak Ertza konpainiaren NAN eta Kukai Dantzaren Gelajauziak koreografiak programatu ditu larunbaterako, Berrizen eta Sopelan.
Beste aldetik, egun berean, Sopelan, Jon Mayaren eta Cesc Gelaberten piezak euskal dantzak (Gipuzkoako soinu-zaharrak eta Lapurdiko dantza-jauziak) eroango dituzte Gelajauziak lanarekin. Obrak argi erakusten du bi koreografoek dantzarekiko eta kultura-tradizioarekiko duten interesa, egungo gizartera egokitzeko. Pieza koreografiko horretan beren kezkak eta esperientzia erakutsi nahi izan dituzte, eta era berean bi dantza horien balio soziala, gizarte-sustraiak, bat-batekotasuna aldarrikatuz.
Hortaz, Ertza konpainiaren NAN lana, Berrizko Kultur Etxean, 20.00etan, eta Kukai Dantzaren Gelajauziak koreografia, Sopela Kurtzio Kultur Etxean, ordu berean izango dituzue.
Dokumentuaren akzioak