Bestalde, aurtengo erromeria denboraldiak «arrakasta handia» izan duela ere nabarmendu dute. «Betiko erromeria zaleez gain, jende berria ere bildu da Andatza auzoan, erromeriarekin eta festarekin gozatzeko eta gure ohiturak indartzeko gogoz». Denera 28 erromeria antolatu ditu Andatza Erromeria Elkarteak. Erromeriak antolatzen lagundu duten eragile eta herritarrei eskerrak eman dizkiete: parte hartzaileei, trikitilariei, prentsari eta irratiari, Aiako Udalari eta Aristerrazu Jatetxeari.



