Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Denboraldiko azken erromeria egin dute Aristerrazun

Dokumentuaren akzioak

Denboraldiko azken erromeria egin dute Aristerrazun

Lajari oroigarria eman zioten igandean Aristerrazun, erromeria munduan 58 urtetan zehar egin duen lanagatik.

Igande arratsaldean denboraldiko azken erromeria egin zuten Aristerrazun. Eguraldi ederra lagun, jende dezente bildu zen hitzorduan, eta bertaratu zirenek Laja eta Larrañagaren doinuekin dantza eginez gozatu zuten.
Komunikabidea
Karkara
Tokia
Aia
Mota
Albistea
Data
2018/05/25
Lotura
Karkara

Horrez gain, Aristerrazuko erromeriaren antolatzaileek eta erromeri zaleek Lajari nolabaiteko esker ona adierazi nahi izan zioten, urtetan egin duen lanagatik. Izan ere, Laja 16 urte zituela igo zen lehendabizikoz Aristerrazuko oholtza gainera, eta 58 urtez eskeini ditu erromeriak bertan. Aristerrazuko Juan Mari Azkueren iritziz, "erraz esaten da, baina meritu galanta du".

Aristerrazuko erromerien antolatzaile Juan Mari Azkuek eman zion oroigarria Lajari erromeria zale guztien izenean, eta Lajaren emazteari lore sorta ere eskaini zion.

Denboraldiko azken erromeria egin dute Aristerrazun - 1

Denboraldiko azken erromeria egin dute Aristerrazun - 2

Denboraldiko azken erromeria egin dute Aristerrazun - 3

Denboraldiko azken erromeria egin dute Aristerrazun - 4

Denboraldiko azken erromeria egin dute Aristerrazun - 5

Denboraldiko azken erromeria egin dute Aristerrazun - 6

Denboraldiko azken erromeria egin dute Aristerrazun - 7

Denboraldiko azken erromeria egin dute Aristerrazun - 8

Dokumentuaren akzioak