‘Las colectividades festejan la patria' (Kolektibitateek aberria ospagai) izenpeko jaialdia datorren igandean, maiatzaren 19an, egingo da Mar del Platako Colon Antzokian, bertako Nazioarteko Kooperaziorako eta Komunitate-Gaietarako Udal Zuzendaritza eta Kultura Idazkaritza babesle. Gizataldeen Foroak antolaturik, kolektibitateen dantza, musika eta abestiak zabaltzeko helburua du jaialdiak, gizatalde mailako elkarteek egiten duten lana ikusgai uzteko xedez.
      
        
        
          Komunikabidea
          Euskalkultura
        
        
          
Tokia
          Mar del Plata, Argentina
        
        
          
Mota
          Albistea
        
        
          
Data
          2019/05/16
        
        
          
Lotura
          
          Euskalkultura
        
        
       
      
      
Mar del Platako dantzariak 2019ko BACen (argazkia Maru Maiztegui)
Antolatzaileek gonbidaturik, hiriko Denak Bat Euskal Etxea euskal kulturaren ordezkari arituko da jaialdian. Beti Alai taldeak, Andoni Iriberri zuzendari, Makil Dantza eta Fandango taularatuko ditu.
Ikuskizuneko sarrerek 50 peso balio dute eta agertokian bertan ipiniko dira salgai arratsaldeko 5etatik aurrera. Emanaldia 6etan hasiko da. Datozen hilabeteetan, Literatura ekitaldia eta Kolektibitateen Abesbatzen topaketa antolatuko ditu Foroak.