Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Den-dena prest dago Segurako Dantza Sueltoko Txapelketarako

Dokumentuaren akzioak

Den-dena prest dago Segurako Dantza Sueltoko Txapelketarako

Gipuzkoako hamabi bikote eta Bizkaiko bi arituko dira, «guztiak punta-puntakoak»

Komunikabidea
Gara
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2004/06/15

Parte-hartzaileen artean egongo da Hernaniko Parrondo anai-arrebek osatutako bikotea ere, azken bi urteotan nagusitu dena. Aurten ere nagusituko balitz, Hernanira betiko eramango luke Nestor Basterretxeak Segurarako espresuki egindako garaikurra. Txapelketa hau orain dela hogeita zortzi urte hasi zuten eta ordu ezkero, lau bikote baino ez dira hirutan nagusitu. Hain zuzen hirutan nagusitzeak garaikurra nork bere herrira behin betiko eramateko eskubidea ematen du.



Hamalau bikoteek fandangoa txistuaren doinura eta arin-arina trikitiarenera dantzatu beharko dituzte. Erritmoa, berdintasuna, zailtasuna eta ego- kitasuna edo osotasuna izango dira Karlos Sarriegik, Gabriel Alonsok, Maribel Ortiz de Zaratek, Joxe Antonio Atxukarrok, Joxe Juan Ugaldek eta Rafa Salaberriak osatutako epaimahaiak kontuan izango dituenak.

Dokumentuaren akzioak