Debarren Eguna bideoan

Herritarrek Debarren Eguna ospatu du gaur (maiatzak 17) festa giro handian. Goizetik hasi eta arratsaldera arte, entzierroek, sokamuturrek, dantzek eta erraldoiek hartu dituzte herriko kaleak.
Egilea
Nerea Bedialauneta Alkorta
Hedabidea
Barren Deba
Lekua
Deba
Mota
Albistea
Data
Lotura
Barren Deba

 

Lizarrako gaiteroen dianek eman diote hasiera egunari, eta eguerdian erraldoien kalejirak eta Gure Kai dantza taldearen emanaldiak herrigunea kolorez bete dute. Arratsaldean, erromeriak jarri du amaiera ospakizunari, plaza dantzan jarriz.

Ondoko ikus-entzunezkoan jaso ditugu gaur (maiatzak 17) Deban bizi izan den festa giroa eta eguneko une nagusiak.