Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Debako San Roke dantza jasotzen duen DVDa aurkezteko jaia izango da hilaren 19an

Dokumentuaren akzioak

Debako San Roke dantza jasotzen duen DVDa aurkezteko jaia izango da hilaren 19an

Lana klaustroan erakutsiko dute, 12.30ean dantzatuko duten zortzikoaren ondoren

Egilea
Jabi Leon
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Deba
Mota
Albistea
Data
2009/12/08

Debako Gure Kai taldeak San Roke dantzaren historia, bitxikeriak eta dantza bera jasotzen duen DVD bat prestatu du, beti ere, "denborarekin ez desagertzeko".

Dantza taldeko lagunek egindako lana hilaren 19an aurkeztuko dute, okasiorako antolatutako jaiegun batean, hain zuzen ere.

Egun horretako egitaraua 10.00etan jarriko dute abian, Foruen enparantzan izango den dantzarien eta kofradeen bilkurarekin. Horren ondoren, bildutakoentzako hamarretakoa egongo da.

Eguerdian, berriz, dantzariak Santakrutz ermitatik aterako dira Santa Maria parrokiara joateko, kanpai errepikarekin batera.

Behin elizara heldu ondoren, taldeko buruzagiek San Roke zortzikoa dantzatuko dute (12.30ean), Debako patroiaren egunean santua eramaten duten kostalero eta senideen aurrean.

Ekitaldi hori amaitu bezain pronto Gure Kai taldeak prestatutako DVD-aren proiekzioa izango da parrokiako klaustroan.

Edonola ere, hilaren 19rako antolatutako egitaraua ez da hortan geratuko. Izan ere, herriko bizilagunek bazkari batean parte hartzeko aukera izango dute 15.00etan.

Bertara joateko asmoa duten guztiek turismo bulegoan, Arkatzan, Maxin, Irishean, Buruzurin eta Masilon eros ditzakete txartelak.

Bazkaria amaitzerakoan erromeria egongo da herriko plazan.

Jaiegun irekia San Rokekoa mutilen dantza izan arren, Gure Kai taldeak "dantzan aritzen diren edo aritu diren eta Kofradian parte hartu duten herritar guztiak" animatu nahi dituzte hilaren 19rako antolatutako ekimenetara joateko.

Taldekoen ustetan, "herri bateko ohiturak zaindu beharrekoak dira, galdu nahi ez baditugu, behintzat".

Hori dela eta, ""denok batera usadiua aurrera eramaten badugu gure ondorengoek San Roke dantza ezagutuko dute, guk ezagutu dugun bezala", aitortzen dute.

Dokumentuaren akzioak