Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Debagoieneko Nagusien Dantzari Eguna Antzuolan ospatuko da aurten

Dokumentuaren akzioak

Debagoieneko Nagusien Dantzari Eguna Antzuolan ospatuko da aurten

Apirilaren 18an, zapatua, Debagoieneko Nagusien Dantzari Eguna ospatuko da. Aurten, Antzuolak jasoko ditu bailarako dantzariak. Lore Gazteak (Arrasate), Arrostaitz (Arrasate), Oñatz (Oñati) eta Oinarin (Antzuola) dantza taldeek hartuko dute parte, hain justu ere.
Egilea
Maider Arregi
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2015/04/09
Lotura
Goiena

Aurten, gainera, lehen aldiz, arratsaldez ospatuko da Debagoieneko Nagusien Dantzari Eguna. Eta bigarren urtez, zapatuan egingo da dantza-festa. 17:30ean kalejira egingo dute eta 18:00etan Herriko Plazan ordezkari bakoitzak bere saioa eskainiko du. Gero, lagun giroan, afaria egingo dute eta kontzertua ere izango da.

Iaz, Oñatin ospatu zen Debagoieneko Nagusien Dantzari eguna

Dokumentuaren akzioak