Dokumentuaren akzioak
Debagoieneko Helduen Dantzari Eguna egingo dute bihar, zapatua, Antzuolan
Orain arte egun osoko topaketa izan bada ere, aurten ordutegia moldatu egin dute; hori horrela, kalejiraren ondoren, 18:00etan egingo dute herriko plazan bi ordu inguruko dantza saioa; eguraldi txarra eginez gero, berriz, eskolako patioan. "Dantza gehienak talde guztiek elkarrekin egingo ditugu, eta ondoren, talde bakoitzak dantza bana egingo du", azaldu du Oinarin taldeko Jon Lizaratzuk.
Torresoroan afalduko dute gero 150 lagunek; dantzariek eta taldeko musikariek, bada. Afalosterako, La Jodedera eta Batek Daki taldeen kontzertua antolatu dute gaztetxean.
Dokumentuaren akzioak