Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Debagoieneko Dantzari Egunak koloreztatu du gaur Arrasate

Dokumentuaren akzioak

Debagoieneko Dantzari Egunak koloreztatu du gaur Arrasate

Egilea
Eneko Azurmendi Barrena
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2024/04/13
Lotura
Goiena

Bailarako 170 dantzari inguru elkartu dira gaur Debagoieneko Dantzari Egunean. Goizean, kalejiran heldu dira lepo beteta zegoen Herriko Plazara eta han emanaldia egin dute. Berrikuntzetako bat izan da Eskoriatzako Gorosarri taldeko dantzariak lehenengoz aritu direla dantzari egunean.

Bailarako sei talde ari dira parte hartzen Debagoieneko Dantzari Egunean: Arrasateko Txikitxu Arrostaitz eta Lore Gazteak –antolatzaileak–; Antzuolako Oinarin, Aretxabaletako Leizarra, Oñatiko Oñatz, eta Eskoriatzako Gorosarri. Horiez gain, nola ez, txistulariak eta Garinband taldeko musikariak ere aritu dira, baita Arrasateko Kiliki eta Erraldoien Konpartsako kideak ere.

Goizean plazan egin duten emanaldiaren ostean, Kulturolan ari dira bazkaltzen eta, ondoren, erdiguneko kaleetan zehar ibiliko dira arratsaldean, Arrasateko Ttakun txalaparta elkarteko kideen konpainian.

Goiena telebistak erreportaje bat eskainiko du asteleheneko Hemen Debagoiena saioan, eguneko protagonista izan direnen ahotsak jasota.

Dokumentuaren akzioak