Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Deba bailarako dantzazaleei Soraluzetik gonbitea zapatuko Erromerixa Egunerako

Dokumentuaren akzioak

Deba bailarako dantzazaleei Soraluzetik gonbitea zapatuko Erromerixa Egunerako

Zapaturako (ekainaren 8rako), Erromerixa Eguna antolatu dute Soraluzeko Ezozi auzoan, Soraluzeko Euskal Jaien barruan. Antolatzaileek deialdia zabaldu diete Deba bailarako dantzazaleei, dantzara gerturatu daitezen. Soraluzeko Erromerixa Eguna dantzaren bueltan ardaztutako jaia da. Eguerdian, herriko dantza taldeko dantzarien saioekin batera, Nafarroa Beheretik etorritako Zarena Zarelako dantza taldeak musika eta dantza tradizionalekin batera dantza garaikidea uztartzen duen Hariz hari izeneko dantza ikuskizuna eskainiko dute. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, berriz, erromeria izango da Gathubi taldeak girotuta. Eguneko egitaraua ondorengoa izango da:
Komunikabidea
Eta kitto!
Mota
Albistea
Data
2019/06/04
Lotura
Eta kitto!

Deba bailarako dantzazaleei Soraluzetik gonbitea zapatuko Erromerixa Egunerako

  • 10:30 Hamaiketakoa Plaza Barrixan
  • 12:00 Kalejira Ezozirantz, txistulariekin
  • 12:30 Dantza saioa Urratsekoekin
  • 13:30 Zarena Zarelako taldearen Hariz hari dantza ikuskizuna
  • 14:45 Bazkaria elizpean (Entsalada eta paella. 12 euro. Izena emateko: 943751320 Iratxo goxodendan)
  • 18:00 Dantzaldia GATHUBI taldearekin
  • Tartean, Larrain dantza.

Soraluze_Erromerixa_Eguna

Dokumentuaren akzioak