Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Datozen hiru asteburuetan eginen dituzten etxez etxeko eskeekin hasiko dira ihauteriak ospatzen Senperen

Dokumentuaren akzioak

Datozen hiru asteburuetan eginen dituzten etxez etxeko eskeekin hasiko dira ihauteriak ospatzen Senperen

Auzoetako xingar eta arraultze eskea eginen dute eta egun handia otsailaren 23a izanen dute

Azken urte hauetan bezala, Zaku Zaharrak elkarteak ihauteriak antolatu ditu. Senperem Usaiako egitarauari atxiki zaizkio oro har, eta aldaketa gutti eman nahi izan dute. Otsailaren 2an, 8an eta 16an auzoetako senpertarrei xingar eta arraultzak eskatuko dizkiete: 2an Urgurrin, 8an Ibarrunen eta 16an Hergarain. Ihauteri eguna otsailaren 23a izanen dute.
Egilea
Ttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Mota
Albistea
Data
2019/02/01
Lotura
Erran
Datozen hiru asteburuetan eginen dituzten etxez etxeko eskeekin hasiko dira ihauteriak ospatzen Senperen
Senpereko gazteak joan den urtean Hergarai auzoan egin zuten eskean.

Egun osoko besta otsailaren 23an

Otsailaren 23ko goizean ere herri erdialdeko bi etxeetarat ganen dira eskean, asteburu handia berotzen hasteko. Ondotik, herriko barneko hiru ostatuk pintxo potea proposatuko dute, hiru eurotan. Ben Fourt-Arteaga Zaku Zaharren lehendakariak azpimarratu duenez, «lehenengoz antolatuko dugu pintxo poteoa tabernekin, bertze urteetan bazkaria guhaurrek sukaldatu izan dugu, Herriko Etxearen aitzineko oihal etxearen azpian. Tabernek gogotik onartu dute. Gainerat Xupz txaranga etorriko zaigu giroa berotzeko. Hiru neska dira, bik trikia jotzen dute eta azkenak txistua. Izigarri erakargarriak dira: jendea kantuan paratzen dute».

15:30etik goiti, Senperen Kantuz eta Zirikolatz dantza taldeek bazterrak mugiaraziko ditutze, eta 16:00etan Zirikolatzek krakada prestatuko du. Denbora berean Mutxikoen zaleek dantzatzeko parada izanen dute, Saltoka elkarteko musikariekin.

Auzia baino lehenago desfilea edo ibilaldia osatuko dute elkarte zonbaitek, Hazparneko joaldunen gibelean ikusten ahalko dira Donapaleuko erraldoaiak beren gaiteroekin, trikititxa eskolako ikasleak Mada beren irakaslearekin, Senpereko danborrada eta nahi duten guziak. 18:00etan San Pantzar auzitan emanen dute eta erreko dute.

Ondotik lekukoa hartuko du Elutxa txarrangak, eta Zaldubi Ikastolako gurasoek haiek egindako jatekoa salduko dute, tarta eta kixak.

23:00etatik 02:00etarat  DJ Amelie eta Alaia ariko dira gaualdia animatzeko eta eguna borobiltzeko.

Dokumentuaren akzioak