Lekeitioko Kale Arteen jaialdia bere 35. edizioari begira dago jada, eta Sekzio Ofizialean eta Scratch-en proposamenak aurkezteko epea ireki du.
Deialdia abenduaren 11ra arte egongo da irekita.
Oraingoan ere, deialdia bi alorretan banatuko da, Sekzio Ofiziala eta Scratch atala. Sekzio Ofiziala “espazio publikoa edo izaera bitxiko espazioak gaurkotasunean burututako sorkuntza-lanak aurkezteko erabiltzen dituzten artista, kolektibo, elkarte profesional edo/eta edozein autoretza motari bideratuta dago”. Eta Scratch sekzioa “garapen egoeran dauden proiektuak esperimentatu eta probatu nahi dituzten artista, kolektibo, elkarte profesional edo/eta edozein autoretza motarentzako plataforma bat eskainiko du”.
Deialdian artista, konpainia eta kolektiboek beren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte 2025ean egingo den jaialdian parte hartzeko.