Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Datorren igandea azken eguna Dantza Munduan 2022 programan sartzeko: ez zazu galdu aukera eta eman izena!

Dokumentuaren akzioak

Datorren igandea azken eguna Dantza Munduan 2022 programan sartzeko: ez zazu galdu aukera eta eman izena!

Komunikabidea
Euskal Kultura
Mota
Albistea
Data
2022/01/17
Lotura
Euskal Kultura

 'Dantza Munduan' programa espezialistek emana, online eta doan.

Egun batzuk dituzu oraindik, urtarrilaren 23raino, baina benetan interesa baduzu, ez zazu gehiago geroratu: izena eman eta ikasi euskal dantzak online, adituen eskutik eta doan. Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak ematen dizu aukera 'Dantza Munduan'ekin euskal dantza tradizionalak ikasi edota hobetzeko. Edonongoentzat interesgarria, baina bereziki munduan zehar hedatutako euskal diasporako kideentzat, ordenagailua edo edozein gailu mugikorra tarteko.

Dantza Munduan ekimenaren 2022ko edizioan parte hartu nahi baduzu, azkar ibili eta bidali eskabide hau zure euskal etxe eta komunitatearen bitartez euskaletxeak@euskadi.eus helbidera. Eskabideak jasotzeko azken epe berria urtarrilaren 23a izango da, 24:00etan, Euskal Herriko ordua. Ez ahaztu zure euskal etxearen bidez bideratu behar duzula, beraz, jar zaitez lehenbailehen harremanetan eurekin.

-Dantza Munduan-eko bigarren edizioko programa, Jaurlaritzak zabaldua

 

Dokumentuaren akzioak