Dantzxori ikuskizuneko txoriak Mendiguren plazara bueltatuko dira

Trabudu Dantzari Taldearen ikuskizuna inauterietako jarduera nagusia izango da Astrabuduan, baina horrez gain, beste hainbat jarduera antolatu dituzte Altzagan eta Erandiogoikoan ere.
Egilea
Ander Zarraga
Hedabidea
Hiruka
Lekua
Astrabudua
Mota
Albistea
Data
Lotura
Hiruka

Natura, mitologia eta herriko hainbat bereizgarri bateratzen dituen ikuskizun magikoak berritasunen bat ere dakarrela iragarri dute Trabudu Dantzari Taldekoek. Hala ere, horiek bihar, hilak 9, 20:00etatik aurrera erakutsiko dituzte Mendiguren plazan. Aldez aurretik, 19:30ean, dantzariek kalejira egingo dute Josu Murueta plazatik, herritarrak dantza-gunera eramateko.

Itsasadarrak XX. mendearen hasieratik izandako iragan industrialean iradokita, eta udalerriko leku enblematikoetan oinarrituta, Dantzxorik naturaren lau elementuetara (lurra, ura, sua eta aire) hurbilketa bat egiten du dantza eta musikaren bitartez, lau urtaroen igarotzea eta bizitza eta heriotza taularatzeko.