Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzez betetako asteari agur esango diote gaur

Dokumentuaren akzioak

Dantzez betetako asteari agur esango diote gaur

Jaiki elkarteko kideak oso pozik daude Dantza Asteak eman duenarekin: "Ikuskizun dotoreak izan dira eta herritarrek aparteko harrera egin diete". Gaur iluntzeko ekitaldiekin, laugarrenez antolatutako astea bukatutzat emango dute.
Egilea
Mirari Altube
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Aretxabaleta
Mota
Albistea
Data
2018/06/01
Lotura
Goiena

Egubakoitza ezkero dago dantza giroa herrian, Jaiki elkarteak antolatutako Dantza Asteari esker. Eta gaur emango diote bukaera, bi ekitaldirekin: 19:00etan, dantza urbanoak eta salsa eskainiko dituzte Bergarako Candem Town taldeko kideek; eta 19:30ean, Danama La ikuskizuna Jaiki elkartekoek. 

Ikusleek, aparteko jarrera

"Harrera ederra egin diete herritarrek ekitaldiei", jakinarazi du Maier Etxebarriak, Jaikiko kideak, eta eguraldia izan dela buruko-minak eman dizkiena gaineratu du: "Zirkolanduz ikuskizuna pilotalekura eraman genuen; baina izugarrizko jendetza gerturatu zen biolin soinuen atzetik, Hamelinen antzera". Room 247 piezak ere ikusmin handia sortu zuen: "Haurrak eta helduak txundituta geratu ziren taularatutako historia eta mugimendu bereziekin. Erritmo aldaketak, goxotasuna eta indarra... Artistak oso pozik ziren, ikusle jatorrak izan zituztelako".

Domekako erromeria ere arrakastatsua izan zen: "Mojen parkea leku bikaina da halakoetarako, eta aparteko jai giroa sortu zen. Erretiratuen ustez, hilero edo astero egin beharko litzateke halakoren bat!", dio.

Astean beste ekitaldi mordoa egon da: "Las Rebujito taldekoek ole-ekin girotu zituzten plazako arkupeak. Eta Cutting Shapes taldeko nerabeek aho zabalik utzi gintuzten Shuffle dantza biziarekin", adierazi du Etxebarriak, eta, batez ere, ikusleen jarrera nabarmendu du: "Parte hartzen ari diren dantzariak oso ondo sentitzen dabiltza".

Agurra, Jaikikoek

Jaikiko kideek itxiko dute astea, gaur: "Sorkuntza prozesu motz baina sakon baten emaitza da. Zuriñe Benaventeren gidaritzapean eta Ignacio Monterrubio musikariak horretarako sortutako musikarekin. Hamasei minutuko piezatxoa da, eta plazan egingo dugu, seguruenez".

Dantzez betetako asteari agur esango diote gaur

Dokumentuaren akzioak