Dantzez beteriko eguna izango da domeka Berangon

Hedabidea
Hiruka
Lekua
Berango
Mota
Albistea
Data
2024/04/25
Esteka
Hiruka
Artxiboko irudia.

Dantza Eguna ospatuko dute domekan, hilaren 28an, Berangon. Hori horrela, udalerriko hainbat talde dantzan arituko dira frontoian, eguerdiko 12:30etik aurrera. Horien artean egongo dira: Otxandategi Dantza Taldea, Udal Ballet Eskola, Kultur Etxea eta Nagusien Etxea.