Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzerti eskolak eta Aiko taldeak bi ikastaro eskainiko dituzte elkarlanean

Dokumentuaren akzioak

Dantzerti eskolak eta Aiko taldeak bi ikastaro eskainiko dituzte elkarlanean

Dantzerti eskolak eta Aiko taldeak bi ikastaro eskainiko dituzte elkarlanean

Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolak eta Aiko taldea elkartu egin dira bi ikastaro berri eskaintzeko: 'Musika (dantzarientzat)' eta 'Dantza (musikarientzat)'. Ikastaroak urritik datorren urteko ekainera bitarteko ostiral guztietan emango dira, Dantzerti eskolaren Bilboko egoitzan, Sarrikon.
Komunikabidea
El Correo
Mota
Albistea
Data
2016/10/14
Lotura
El Correo

Ekimen pedagogiko honen helburua da «musika eta dantza txanpon beraren bi aldeak ziren antzinako espiritu hura berreskuratzea, musikari gehienek dantzan zekitelako eta dantza maisuek musika zekitelako». «Gaur egun, espezializazioaren izenean, beharbada, musikariek dantzari buruz gutxi dakite, eta dantza maisuei gauza bera gertatzen zaie musikarekin», adierazi dute Dantzerti eskolako eta Aiko taldeko arduradunek.

Egoera horri aurre egiteko, eta musika eta dantza elkarri lotuta joatearen garrantziaz jabetuta, Dantzertik bi ikastaro berritzaile horiek antolatu ditu. Aste honetan bertan aurkeztuko dira Bizkaian eta Araban egingo diren saio praktikoetan, eta datorren astean Gipuzkoan.

Urritik ekainera bitartean, ostiralero, Dantzerti zentroko irakasleei eta ikasleei zabalik egoteaz gain, ikastaroa gai horretan interesatuta dauden profesional guztiei zabalik egongo da, hau da, dantza irakasle eta maisuei, koreografoei, dantzariei eta dantza profesional eta zaleei orokorrean, alde batetik, eta musika irakasleei, abesbatza eta musika orkestra edo banda zuzendariei, musika irakaskuntza eta pedagogia adituei eta musikariei orokorrean, bestetik.

Ikastaroak musikariei eta dantzariei zuzendutako saio praktikoetan aurkeztuko dira gaur Bilbon (Dantzerti 15:00etatik 16:00etara) eta Gasteizen (Musika Etxea 19:00etatik 20.00etara), eta urriaren 21ean Errenterian (Musika Eskola 19:00etatik 20.00etara). Urriaren 28an hasiko da.

Sabin Bikandi musikari eta dantza maisua eta Aiko taldeko kide sortzailea eta María José López musika irakaslea izango dira ikastaroak emango dituztenak.

Dokumentuaren akzioak