Dokumentuaren akzioak
Dantzaz urtuta
Kritika Dantza
Christian Spucken Le Tableau Perdu dantzak Mendelssohnen Italiar Sinfonia
du ardatz nagusi, baina musikak ez du dantza pausoekin harreman esturik
gordetzen. Apurketa nabaritzen da sinfonia indartsu eta dantza
minimalistaren artean. Agertokia argi-ilun, margolari baten koadro bat
apurtuta balego bezala, eta horren inguruan, teknika apala erabiliz,
dantza konpainia saltoka eta margo pintzeladak astintzen. Oso ikusgarria
izan zen.
Ondoren Rättika aurkeztu zuten. Musika eta
dantza guztiz urtu ziren helburu eta etekin berean. Sekulako
irudikapena, giza gorputzen eraldatzea eta musika erritmoa
interpretazioan. Musika pasarteren batean biolontxeloak eta kontrabaxuak
ikaragarrizko tremolo-a gauzatzen zutenean, lurretik arrastaka dardara larrian genituen dantzariak. Brahmsen Biolinerako Kontzertua-k
gomutarazten digun sentipen, negar, zorion eta atsekabe oro dantzan
ikusi ahal ziren. Bigarren pasartean azenario bitxi batzuk azaldu ziren
sabaitik zintzilik, eszena planteamendua hautsiz eta lurraren eta
zeruaren arteko erlazioa dantzaren bidez gerturatuz.
Suediako Operako Balleta
Lekua: Donostiako Kursaal auditoriuma. Eguna: maiatzak 16.
Dokumentuaren akzioak