Dantza Topaketen XXI. Eguna ospatuko da Beasainen igande honetan. Gasteizko Adurtza dantza taldea, Iruñeako Arrotxapea Dantzan dantza taldea, eta Altsasuko Etorkizuna dantza taldea izango dira aurtengo gonbidatuak.
12.00etatik aurrera talde gonbidatuak Beasaingo kaleetatik zehar dantzan ibiliko dira. Barrendain plazatik hasiko dira dantzan talde batzuk, eta beste batzuk, aldiz, Basakana tabernaren paretik. Hiru taldeak 13.30ean elkartuko dira Zubimuzu plazan, elkarrekin dantza egiteko. Eguraldi txarra egiten badu, dantza ikuskizunak Loinazko San Martin plaza azpian eta pergoletako frontoian eskainiko dira.
17:00etatik aurrera, berriz, dantza-poteo irekia izango da Kale Nagusian zehar. 18:30ean, azken kalejira irekiaren txanda izango da, Kale Nagusitik Erauskin plazara.
Beasaingo Dantza Topaketen Eguna Loinatz Jaien barnean kokatzen da.