Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaz Konpainiaren "Launaka", Tolosan

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz Konpainiaren "Launaka", Tolosan

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/04/25
Lotura
Nontzeberri

Tolosako Leidor aretoan izango da Dantzaz Konpainia, apirilaren 29an, 20:30etik aurrera, Launaka ekoizpen berria aurkezteko.

Juan Crisóstomo de Arriaga eta Franz Schubert musikarien soinuak eta Paolo Mohovich eta Vitali Safronkine koreografo handien lanak biltzen ditu Dantzaz Konpainiaren lan honek. Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustin Martínez, Nora Paneva, Paula Parra, Josu Santamaría eta Rafke Van Houplines dantzariek hartzen dute parte obra honetan.

Adriana Pousek zuzentzen du Dantzaz Konpainia, eta beti nazioartean ospetsuak diren koreografo nagusiekin aritzen da (Itzik Galili, Lukas Timulak, Eric Gauthier, Hilde Koch, Jacek Przybylowicz, Jone San Martin...).
Dantzaz Konpainiak 2008tik aurrera, berrehun eta berrogeita hamar emanalditik gora eskaini dituzte Europa osoan zehar (eta haratago): Espainia, Frantzia, Italia, Alemania, Polonia, Txekiar Errepublika, Suitza, Argelia...

Dantzaz Konpainiaren "Launaka", Tolosan

Dokumentuaren akzioak