Etxarri Aranazko, Olaztiko eta Altsasuko udalek Dantzaz konpainiarekin eta Globat Servicios Culturales-ekin batera, arte eszenikoak gazteengana hurbiltzea helburu duen Oholtzara Salto-ren edizio berria antolatu dute apirilaren 24tik 28ra. Dantza publiko gaztearengana hurbildu eta protagonista bihurtzea du helburu eta ikastetxetan egindako dantza formakuntzaren bidez eta ikasleen beharrei erantzuna emanez, emanaldi bat prestatuko dute Altsasu BHIko, aritu dira programan, eta apirilaren 28an, ostiralean, 18:00etan, Altsasuko Zumalakarregi plazan, Dantzaz konpainiako dantzariekin batera, Gurekin dagokiguna ikuskizuna eginen dute. Eguraldi txarrarekin Zelandi kiroldegian izanen da dantza emanaldia.
Dokumentuaren akzioak
Dantzaz konpainiarekin oholtzara salto
Apirilaren 28an, ostirala, Dantzabideak programaren barruan Altsasuko BHI, Korazonistak eta Andra Mari eta Iñigo Aritza Ikastoletako ikasleek 'Guri dagokiguna' dantza emanaldia eginen dute, Dantzaz-eko dantzariekin batera.
Dokumentuaren akzioak