Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaz konpainiak sei sorkuntza aurkeztu ditu Donostiako Dantzaklub ekimenerako

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz konpainiak sei sorkuntza aurkeztu ditu Donostiako Dantzaklub ekimenerako

Egilea
M.L.
Komunikabidea
Gara
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2011/10/27
Lotura
Gara

Lehena, «Atalak XI» izena duena, gaur eskainiko da 21.00etatik aurrera, eta bertan hiru koreografia ikusiko dira. Alde batetik, Aiert Beobide dantzariak sortutako «Bitartean». Egileak atzoko aurkezpenean azaldu zuenez, bakarka dantzatzeko prestatutako ikuskizuna den arren, agertokian Jon Larraz biolontxelo jotzailea ere izango da. Izan ere, Beobidek nabarmendu zuenez, «bien arteko lana» izan da. «Gure ibilbide ezberdinak kontatzen dira», azaldu zuen. Haurrak zirela ezagutu eta geroztik lagunak izan direla esan zuen, nahiz eta bakoitzak bide ezberdinak jarraitu dituen.

Jarraian «S. 20» eta «Fuga» ikuskizunak eskainiko dira. Azken hori Anna Jirmanovak sortu du eta Bachen «Fuga» obra erabili du horretarako. Bertan lau ahots ezberdin entzun daitezke eta bakoitzaren independentzia eta, aldi berean, taldekidetasuna landu ditu dantzariak. Horretarako, bere dantzakideen mugimenduetan oinarritu dela azaldu zuen.

Azkenik, abenduaren 1ean, toki eta ordu berdinean, «Atalak XII» ikuskizuna eskainiko da. Bertan Amaia Navascues dantzariak sortutako «Ivy Sullivan» lana eskainiko da. Jarrian, Dantzaz konpainiaren lau sorkuntza emango dira. Marina Scottoren «Sobre el filo», Hugo Mercierren «Lien», Anna Jirmanovaren eta Daniel Navarroren «Seminko» eta Emmanuel Dobbyren «El Parlant». Azken hori gizakien arteko elkarrizketetan oinarritutako lana da; «gorputzen arteko elkarrizketa batekin jolastea da ideia nagusia», azaldu zuen Dobbyk.

 

p051_f02_097x092.jpg

Dokumentuaren akzioak