Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaz konpainiak koreografia bat eskainiko dio Donostiako suhiltzaileen eraikin ohiari

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz konpainiak koreografia bat eskainiko dio Donostiako suhiltzaileen eraikin ohiari

Donostia 2016 proiektuaren egoitza izango da Easo kaleko suhiltzaileen eraikin ohia udaberritik aurrera, eta Dantzaz konpainiak ikuskizun berezia prestatuko du estreinaldirako. Herritarrek probak zuzenean ikusteko aukera izango dute.
Egilea
Maialen Unanue
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2013/02/13
Lotura
Berria

BRRMMM! ikuskizuna prestatzen ari da Hilde Koch koreografo donostiarra Dantzaz konpainiarekin. Donostian duela gutxira arte suhiltzaileen eraikina izandakoa oinarri hartuta ari dira lanean. Izan ere, udaberritik aurrera, Donostia 2016 proiektuaren egoitza berria izango da Easo kaleko lokal hori, eta estreinaldirako prestatzen ari dira ikuskizuna.

Herritarrek sortze prozesua zuzenean ezagut dezaten nahi dute, eta, horregatik, eraikinean bertan egingo dituzten probak ikusi ahal izango ditu nahi duenak. Gaurtik ostiralera bitartean izango dira, 17:00etatik 18:00etara.

Bi egun soilik daramatzate ikuskizuna prestatzen, eta, oraingoz, obra osoaren lehenengo minutuak soilik prestatu dituzte. BRRMMM! ikuskizuna Ipar Amerikako 1950eko eta 1960ko hamarkadetako rock musikan oinarritu dute.

Dokumentuaren akzioak