Dokumentuaren akzioak
Dantzaz konpainiak emaniko Lur sagar ikustaldia Biarritzen bihar
Dantzari gaztea Martin
anderearekin klaseak hartu ditu eta Gaël Domenger ospetsuaren ikasle
izandakoa da. Ikusgarri interesgarria dirudi.
Ondotik, hiru pieza ezberdin egonen dira, lehena Christophe Garcíarena izanen delarik, Songeurs, Ameslariak
titulua duen ikusgarriareki. Pieza hau hiru emakumerentzat sortu zuen
hasieran, baina Dantzaz Konpainia galdeginik, gizonentzat moldatu eta
bertsio berri bat proposatu du Garcia-k. Taularen gainera igoko diren
hiru pertsonaien ametsetako munduarekin bat egitea proposatzen du
piezak.
Bigarren pieza Biarritz Ballet eta Dantzaz konpainiarekin lan egiten
duen Gael Domenger-en Jaar Eden da. Bi dantzarientzat egina den pieza
horretako musika Francisco Lopez eta Jesus Auredek egin dute, Auredek
zuzenean akordeioa jotzen duelarik. Bi dantzariek Eden ibaiaren iturria
bilatzen entseatzen dira, egunerokotasuna, haien emozioak, memoria,
gorputza eta besteekiko harremana zalantzan jartzen dutelarik.
Hirugarrena Earth Aplles izeneko pieza aurkeztuko du Itzik Galili
koregrafoak. Mercedes Sosa kantari argentinar famatuaren musika
erabiltzean, omenez berezi bat eskaintzen dio. Musikari sinpletasun
harrigarri batekin erantzuten dio, lurraren mamia sentitzen entseatuz.
Holandan bizi arren, israeldarra da Galili eta lurraren sustraien
iturriraino joanez, freskotasuna ekarriko digute pieza interpretatzen
duten sei emazte eta gizon bakarrak.
Dokumentuaren akzioak