Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaz konpainiak dantza ikuskizun bat nola sortzen den erakutsiko du larunbateko Miramongo Matineean

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz konpainiak dantza ikuskizun bat nola sortzen den erakutsiko du larunbateko Miramongo Matineean

"Kameleoia ezagutu" Muntaiarekin

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) antolatzen duen Miramongo Matineeak ganbera zikloak hitzordu berezia du larunbat honetan, otsailaren 8an, Dantzaz konpainiak dantza ikuskizun bat nola sortzen den erakutsiko baitu, zuzenak musikaz baliatuta eta "Kameleoia" bere azken lana abiapuntutzat hartuta. Saioa 11:00etan hasiko da, orkestraren egoitzaren auditoriumean, Donostian.
Komunikabidea
Europa Press
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2014/02/06
Lotura
Europa Press

Antolatzaileek azaldu dutenez, "Kameleoia ezagutu" muntaiaren bidez, Dantzaz konpainiak "Kameleoia" bere azken ekoizpena partekatu nahi du Miramongo Matineeak zikloko publikoarekin. "Kameleoia" mundu osoan oso ezagunak diren bi koreograforen lana da: Itzik Galili eta Jacek Przybylowicz. Gainera, oso konpositore famatuen obrak erabiliko dira saioan, musika barrokotik hasi eta garaikideraino ibilbide bat eginez: Marais, Haendel, Satie edo Cage.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzako auditoriumeko eszenatokian Europa osotik heldutako dantzariak ezagutzeko aukera izango du publikoak, eta dantzaz eta musikaz gozatzeko. Saioaren hasieran, dantza konpainia batek nola egiten duen lan erakutsiko dute, eta "Kameleoia" ekoizpena nola sortu zen ere. Gero, "Kameleoia" ikuskizunaren zatiak ikusi ahal izango dira: Itzik Galiliren "Chameleon" eta "Things I Told Nobody", eta Jacek Przybylowiczen "Few Brief Sequences".

Musikari dagokionez, "Chameleon" piezan, John Cagen "In a Landscape" erabiliko da; "Few Brief Sequences" delakoan Marin Maraisen "La Folia" entzungo da, biolontxelorako moldatua; eta "Things  I Told Nobody" pieza Georg Friedrich Haendel eta Erik Satieren musikak lagunduko du. Partitura hauek interpretatzeko bi musikari izango dira saioan Dantzaz konpainiarekin: David Johnstone biolontxelista eta Gorka Pastor pianista.

Adriana Pous Ojeda zuzendari artistiko dutela, larunbatean Miramonen ariko diren Dantzaz konpainiako dantzariak dira Lionel Ah-Sou, Carmen Derre, Garazi Etxaburu, Stefan Fredriksen, Carlos González, Fem Rosa Has, Alicia Navas, Valentina Pedica, Martxel Rodríguez, Josu Santamaría, Marina Scotto eta Beñat Urretabizkaia.

Ikuskizun honetarako sarrera solteek zazpi euroko prezio bakarra dute, eta kontzertuaren egunean Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzako leihatilan erosi ahalko dira.

http://img.europapress.net/fotoweb/fotonoticia_20140206133103_800.jpg

Foto: EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA

Dokumentuaren akzioak