Dokumentuaren akzioak
Dantzaz Konpainiak “Txoriak” aurkeztuko du, Berrizen
XI. Dantza Zirkuituak Txoriak aurkeztuko du Berrizko Learreta-Markina eskolan. Ikusgarria igande honetan izango da, hilaren 28an.
Igandean, Txoriak antzezlanak Mikel Laboaren unibertsoa hurbilduko digu, eta bertan, lan berri honetan, Mikel Laboaren musika, Iñaki Salvador musikariaren pianoa eta dantzari askoren partaidetza bilduko dira: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustín Martínez, Paula Parra, Nora Paneva, Josu Santamaría eta Rafke Van Houplines.
Dantzaz, ArteLekun egoitza duen konpainia profesionala da. Adriana Pous zuzendariak sorkuntza-proiektu berrien ardura dauka, eta nazioartean ospetsuak diren koreografo askorekin egiten du lan.
Dantza Zirkuitua-k bidalita
Dokumentuaren akzioak