Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaz konpainiak “Harri, orri, Ar” ikuskizuna aurkeztuko du Elorrion

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz konpainiak “Harri, orri, Ar” ikuskizuna aurkeztuko du Elorrion

Dantzaz taldeak bere lan berriena, Harri, orri, Ar, taularatuko du larunbatean, Elorrioko Arriola Antzokian, 20:00etatik aurrera. Obra hori jolasaren aldeko aldarria da, ikuslearen irudimena pizteko pieza.

Arriola Antzokiaren webgunean jasotzen denez: “Nola sartu gastronomia eta dastamena dantzan? Nola esan den-dena isiltasun segundu batean? Nola kokatu gure gorputza eta bere mugimendua askoz zabalagoa den talde mugimendu batean? Dantzaz-ek ezagutzera gonbidatzen gaitu”.
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2017/03/02
Lotura
Nontzeberri

Hamaika jatorritako dantzariz osaturiko askotariko taldea da Dantzaz;  Nortasun berritzaile horren isla da, hain justu, Harri, orri, Ar. “Atrezzo jangarria, Mariachi musika, zirku-elementuak eta energia eta mugimenduaren fisikotasuna, guztiak dute lekua sormen honetan”.

Horrekin batera, beste bi pieza aurkeztuko ditu Dantzaz konpainiak: Historia de un segundo eta Complete surrender.

Informazio gehiago: arriolaka.eus.

Dokumentuaren akzioak