Dokumentuaren akzioak
Dantzaz konpainiak “Aureo” estreinatuko du Arriaga Antzokian
“Aureo lana 2013an hasi zen sortzen publikoarekiko lotura eta hurbiltasun berezia kausitu nahian, eta horretarako bost koreografo garaikide gonbidatu genituen, dantza estilo ezberdinen dastatze bat egin ahal izateko”, adierazi du Fernando Saenz de Ugarte konpainiako zuzendari orokorrak.
Hortaz, bost koreograforen bost sorkuntza lan berriek osatu dute ekoizpena. Koreografoen dantza garaikidearen piezek indar eta adierazkortasun izugarria erakutsi dute, eta era berean, estilo anitza. “Proposamen horren balio nagusietakoa irisgarritasuna da, ikus-entzule guztiek goza ditzaketen proposamen eszenikoak baitira, dantza adituek zein dantza ikuskizun batera inoiz joan ez direnek”.
Tituluak ere bere esanahia du, izan ere, “Aureo antzinako Grezian, artearen proportzio jainkotiarra adierazteko erabiltzen zen, eta horrekin, geuk dantzarien eta ikuslearen arteko proportzio hori nabarmendu nahi izan dugu”, gehitu du Fernando Saenz de Ugartek.
Gogoratu Aureo asteburu honetan, urriaren 9an eta 10ean, eszenaratuko dela Arriaga Antzokian.
Dokumentuaren akzioak