Dokumentuaren akzioak
Dantzaz Konpainiak “Aureo” aurkeztuko du Andoainen eta Eibarren
Dantzaz Konpainiaren Aureo eta Xevixavixou konpainiaren From lost to the river koreografiak dira asteburu honetako proposamenak Dantzaren XII. Zirkuituaren baitan. Gipuzkoako eszenatokietan ikusi ahalko dira, lehena Andoainen emango da ostiralean, eta Eibarren larunbatean, eta bigarren koreografia, berriz, larunbatean ikusi ahal izango da Irunen.
Aureo ekoizpenak dantza estilo ezberdinen dastaketa moduko zerbait da, izan ere, bost lan koreografo txiki hartzen ditu. Adriana Pousek sorkuntza-proiektu berrien ardura dauka bertan, eta kasu honetan, “ekoizpenak bi inspirazio izan ditu: alde batetik urrezko zenbakia, proportzio jainkotiarra deritzona ere, askotan erabilia artearen arloan antzinako Greziako garaietatik; bestalde, sorkuntza ezberdinak eta anitzak dastatzeko ideia hori.”
Dantzaz Konpainiak 2008tik aurrera, berrehun eta berrogeita hamar emanalditik gora eskaini dituzte Europa osoan zehar (eta haratago): Espainia, Frantzia, Italia, Alemania, Polonia, Txekiar Errepublika, Suitza, Argelia...
Beste aldetik, Xevixavixou konpainiaren mugimenduzko umore-ikuskizuna eta diziplina anitzekoa den From lost to the river laneko protagonistak oso desorientaturik daude, eta leku ezezagun batera egiten dute ibilbide berezia. Lehiatzeko espirituak baldintzatuko du ibilbidea. Norekin ari dira lehian? Elkarrekin? Euren buruarekin? Eragozpenekin?
Dokumentuaren akzioak