Sahatsa dantza taldeak Sahatsa Azkoitiko plazan ikuskizuna eskaini zuen atzo arratsaldean herriko plazan. Juan Luis Lizabek zuzendutako azken sormen lana eskaini zuten plazan bildutakoen aurrean dantzariek. Dantza ikuskizunaz gozatzera adin guztietako herritarrak bildu ziren.
Ikuskizun berria joan den ekainean estreinatu zuen Sahatsak Azpeitia, eta atzo Azkoitira egokitutako emanaldia egin zuten, 11 musikarik girotuta. Bizia eta koloretsua izan zen dantza emanaldia. Otsagabiko (Nafarroa) dantza hautatuekin abiatu zuten, Auñamendien azpiko ibarreko bizilagunen jota, lapurtar inauterietako zirtzin koloretsu eta alaia, Zuberoako branle eta barrikaden oin-jokuetan oinarritutako sortu berri den dantza irudia, segalarien apustu nahiz Nafarroako zezen kalejiren antzezpena eskaini zituzten Sahatsakoek.