Urtero legez, Itsasi kultur taldeak Itsasi Eguna ospatu du gaur. Eguraldi kaskarragatik Frontoi Txikian egin behar izan dituzte goizerako aurreikusiak zituzten emanaldi guztiak. Hala ere jendez, giro onez eta dantzaz bete dute pilotalekua Itsasiko dantzari txikienek.
Emanaldiaren ondoren trikiti zein pandero doinuz girotu dute eguerdiko poteoa, eta Itsasiko kide zein taldekide ohiek bazkariaz gozatzeko aukera izan dute.