Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaz eta musikaz blai Herribil ikuskizunean

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz eta musikaz blai Herribil ikuskizunean

Egilea
Aiora Larrañaga Solaberrieta
Komunikabidea
Urola Kostako Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/12/18
Lotura
Urola Kostako Hitza

Gaur gauean, 22:00etatik aurrera, Herribil Gabonetako emanaldia eskainiko dute Orioko hainbat eragilek Karela Kiroldegian. Harribil dantza taldeko kideak, Danbolin musika eskolako ikasleak, Talai Mendi elkarteko dantzariak, Uhats taldea eta Salatxo abesbatza bildu dira, eta elkarlanean egingo dute saioa. Beste urtetan bezala euskal dantza eta zuzeneko musika uztartuko dituen ikuskizuna oholtzaratuko dute oriotarrek.

Izenak dioen bezala herria bildu nahi du Herribil ikuskizunak. «Herritik herriarentzat egindako emanaldia izaten da, eta oriotarren artean harrera paregabea izaten du. Jendetza biltzen gara oholtzan eta harmailetan», azaldu du Leire Esnaola Harribil dantza taldeko kideak.

Aurreko urteetan Gabon ondorenen antolatu izan dute saioa, baina aurten egutegia dela-eta, Gabonen aurretik izango da. «Oriotarrak Gabon giroan murgiltzeko primerako saioa prestatu dugu gainera»
.
Ikasturte hasierarekin batera, irailaren erdi aldean, hasi ziren Orioko eragile desberdinak Herribil ekitaldiari forma ematen. «Lehenik eta behin talde bakoitzeko ordezkariak bildu ginen eta geure proposamenak egin genituen, ekitaldiaren nondik norakoak zehaztuz». Azken hilabeteetan taldeak beren kasa entseatzen aritu dira, eta egun handia iristen ari den heinean elkarrekin entsegu orokorrak egin dituzte.

Aurtengoa Herribil dantza ikuskizunaren 11. edizioa izango da, eta aurrekoetan bezala parte-hartzaileen artean giro ederra dagoela nabarmendu du Leire Esnaola Harribileko kideak. Oriotar guztiak saiora gonbidatuta daude.

Bi herritar dantzan Herribil ikuskizunean. (Karkara)

Bi herritar dantzan Herribil ikuskizunean. (Karkara)

Dokumentuaren akzioak