Dantzaz eta kantuz girotuko dituzte herriko kaleak, igande honetan

Elizalde auzotik barrena Herri Musika eskolako eta Lartaungo txistularien kalejira ibiliko da

Heldu den igandean, hilak 27, goizeko 10:30ean hasita, Elizalde auzotik barrena Herri Musika eskolako eta Lartaungo txistularien kalejira ibiliko da.
Egilea
Goizarin
Hedabidea
Diario Vasco
Lekua
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2014/04/24
Esteka
Diario Vasco

Eguerdi bikaina

Jai giroak jarraipena izango du eguerdian. Izan ere, dantzek eta kantuek girotuko dituzte herriko kaleak. Dantza-jauziak eguerdiko 12:00etan hasiko dira. Doneztebe plazan arituko dira ordubetez dantza franko eskaintzen.

Gero, 13:00etan Kantujirak hartuko du protagonismoa. Plazatik abiatu eta euskal kantuak abesten ariko dira kaleetan zehar, 14:00etan Kastro iturriaren inguruan amaitu bitarte.