Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Dantzaz Ele' erakusktea jarri dute Donostiako San Telmo museoan

Dokumentuaren akzioak

'Dantzaz Ele' erakusktea jarri dute Donostiako San Telmo museoan

Ipar Euskal Herriko lau festa garrantzitsuenetakoen jantziak izango dira ikusgai.
Egilea
Argazkiak: Iker Azurmendi
Komunikabidea
Gaztezulo
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2023/03/30
Lotura
Gaztezulo

'Dantzaz Ele' erakusketa jarri dute Donostiako San Telmo Museoan

 

San Telmo Museoak Dantzaz ele. Jantziak erakusketa paratu du klaustroan eta elizan, eta apirilaren 23ra bitarte bisitatu ahal izango da. Aste Santuko oporraldian tradizioekin lotutako programazioa eskaini ohi du museoak, eta aurtengoan Ipar Euskal Herriko dantza tradizionalek dute tokia, Maritzuli Konpainiaren eskutik.

Iparraldeko lau festa tradizional hauek osatzen dute erakusketa: Besta Berri; kaskarotak edo Lapurdiko inauterietako desfileak; kabalkadak eta tobera-mustrak; eta maskaradak, eta haien janzkera, esanahi eta kodeak.

Ehun maniki baino gehiagok osatzen dute erakusketa eta beraien bidez ezagutuko ditu bisitariak dantzetako pertsonaiak eta jantziak. Muntaketaren bidez konpartsek behar duten egitura, antolaketa eta prestakuntza ere erakusten da. Bestetik, informazioa ematen duten testuak eta irudiak ere badaude: dantzak non egiten diren, ospakizunen egutegiak, motiboak, irudikatutako gaiak, parte-hartzaileak eta desfile bakoitzaren dinamikak... 

Jarduera programa ere antolatu dute. Familia tailerrak egingo dituzte apirilaren 1ean, 15ean eta 22an. 4 eta 10 urte arteko haurrei eta euren familiei zuzendutako musika tailerrak izango dira. Apirilaren 18tik 21era, berriz, sormen plastikoko tailerrak izango dira, 5 eta 8 urte arteko haurrentzat.

 

Dokumentuaren akzioak