Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaz bete dute zumardia

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz bete dute zumardia

Herriko erretiratuen elkarteek eta Errenteriako Udalak Igandeak Dantzan iniziatiba abiatu zuten urtarrilean. Ordutik hainbat saio egin dituzte Galtzarabordako kiroldegian, eta gogotsu erantzun dute herriko adinekoek.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2023/06/05
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

  Igandeak dantzan saioa atzo Zumardian. Argazkia: Beñat Irasuegi

Herriko erretiratuen elkarteek eta Errenteriako Udalak Igandeak Dantzan iniziatiba abiatu zuten urtarrilean. Ordutik hainbat saio egin dituzte Galtzarabordako kiroldegian, eta gogotsu erantzun dute herriko adinekoek. Garai bateko dantzaldia berreskuratzea zuten helburu, eta bidea egiten ari diren zalantzarik ez da. Galtzarabordako kiroldegiko lekukoa Zumardiak hartu zuen atzokoan.

Igandeak dantzan saioa atzo Zumardian. Argazkia: Beñat Irasuegi

Garai batean, bertan antolatzen ziren dantzaldiak, eta erretiratuetako askok beren asmoa ase dute atzoko saioarekin, garai bateko ohiturak berreskuratzearekin batera, dantzaldiekin garai batean Zumardiak izan zuen erreferentzialtasuna berreskuratu nahi dutelako. Dantzarako gogoa ez dela falta argi gelditu zen atzoko saioan. Erretiratuek —eta ez direnak ere— deialdiarekin bat egin eta dantzaz jantzi zuten Zumardia eta eguraldia ere aldeko izan zuten.

Bide oparo baten hasiera izango ahal da.

Albistea ilustratzeko argazkiak, Beñat Irasuegi oreretarrak atzo bertan twitter bidez zabaldutakoak dira.

Dokumentuaren akzioak