Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaz, Arriaga, Schubert, Balentziaga eta rocka, bat eginda

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz, Arriaga, Schubert, Balentziaga eta rocka, bat eginda

'Launaka' ikuskizuna aurkeztuko dute apirilaren 9an, Euskadiko Orkestraren egoitzan eta Gazteszenan.

Egilea
Nerea Lizarralde
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/04/06
Lotura
Irutxuloko Hitza

Launaka Dantzaz Konpainiaren ekoizpen berri bat da, Cristobal Balentziaga Museoarekin, Donostia Kulturarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera ekoiztua. Programa honetarako berezi prestatutako bi koreografoen (Paolo Mohovich eta Vitali Safronkine) lanak, bi konposatzaile handien musika (Juan Crisostomo Arriaga eta Franz Schubert) eta euskal sortzaile baten inspirazioa: Kristobal Balentziaga.

Dantzaz-eko hamabi dantzari, Euskadiko Orkestrako hari laukote bat (Cuarteto Dionisus) eta Niña Coyote eta Chico Tornado: guztiak bilduta lau fase dituen prozesu batean. Musika, koreografia, jantziak eta argiak, denak bat eginda Launaka ikuskizunean.

Euskadiko Orkestraren egoitzan, Miramonen, aurkeztuko dute larunbatean (apirilak 9, 11:00). Donostiako Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak Desert Tornado y Zauririk ez kanten moldaketak joko dituzte emanaldiaren bukaeran.Egun berean, 20:00etan, Gazteszenara eramango dute ikuskizuna.

Dokumentuaren akzioak