Dokumentuaren akzioak
Dantzatzeko pasioa… eta umorea!
Tio Teronen Semeak taldearen aurreskuak sarea astindu du.
Tio Teronen Semeak izena du euren taldeak, Oarsoaldeko eta Donostiako gazteek osatutako taldea da. Donostian Olatu Talka jaialdiaren barruan dantzatu ziren Konstituzio plazan, eta jendea harrituta utzi zuten euren ikuskizunarekin. Aurreskua dantzatu zuten, baina ez tradizionala. Osorik ez behintzat.
Dantza eta musika estilo desberdinak joan etorrian ikus daitezke emanaldi honetan, ondo pasatzeko helburu bakarrarekin. Egileen hitzetan, “euskal dantza ikuskizun berri honetan dantzariek, inolako konplexurik gabe eta umore-sen handiarekin betikoa egingo dute baina orain arte inoiz ikusi ez den bezala”. Jatorri desberdineko dantzariak bildu dira talde honetan baina bi gauza garrantzitsu konpartitzen dituzte: dantzatzeko pasioa eta umore paregabea.
Konstituzio plazan egindako emanaldiaren bideo batek 200.000 bisitatik gora izan ditu Facebooken. Gure webgunean ezin izan dugu bideo hori partekatu, eta YouTuben aurkitu dugun beste bideo bat jarri dugu albiste honetan. Bigarren bideoa Olatu Talkaren aurretik argitaratu zuten promoziorako pieza txiki bat da.
Dokumentuaren akzioak