Adin batetik gorako lagunentzako dantza eskaintzarik ez zegoela ikusita, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak edadetuei zuzendutako dantza tailerra antolatu du.
Zumaienan elkartzen dira, astean bitan, gorputzak mugitzeko eta lagunen artean ondo pasatzeko. Garazi Etxaburu da ekimeneko irakaslea, eta azaldu duenez, hasieran probako klase bat egin zuten, eta edukitako harrera ona kontuan hartuta, ikasturte osoko iraupena izango du. Ekimenaren inguruko xehetasunak eman ditu Etxaburuk bideoan.