Dokumentuaren akzioak
Dantzariz eta ikuslez bete ditu kaleak 'Horra, horra, Biraka' ikuskizunak
Eguberrietako jai egunak girotzeko dantza ikuskizun berezia egin zuen atzo Biraka dantza taldeak Elgoibarko kaleetan: 'Horra, horra, Biraka' dantza ikuskizuna.
Dantza taldean diharduten adin guztietako 130 dantzarik hartu zuten parte 'Horra, horra, Biraka' dantza ikuskizunean. Herriko bi puntetatik abiatu zuten saioa, kalejiran. Nagusiek Santa Ana kalean hasi zuten kalejira, eta gero, Katanarra arkuaren aurrean dantza egin ostean, Errosario kalean behera jarraitu zuten San Frantzisko iturrira arte. Dantzari txikiak Maalatik irten ziren eta King-Kong inguruan dantza egiteko geldialdia egin ostean, Kalebarren plazan elkartuko ziren nagusien taldearekin. Bi dantza egin zituzten elkarrekin Kalebarrenen, eta Kalegoen plazara abiatuko ziren denak batera. Han dantza emanaldi berezia egin zuten Gabon Zahar Feriarako ipiita dagoen karparen barruan.
- ARGAZKI-BILDUMA: 'Horra, horra, Biraka' dantza ikuskizuna
Dokumentuaren akzioak