Dokumentuaren akzioak
Dantzarien topagunea
Munduko hainbat txokotako taldeak bilduko dira Portugaleteko Folklore jaialdian
Brasil, Bulgaria, Buriatia, Txile, Dagestan eta Indiako taldeak
gonbidatu dituzte aurtengo jairako. Guztira, 200 parte-hartzaile baino
gehiago bilduko dira.
Gaur gauean egingo dute inaugurazio ekitaldia, 21:30ean. Ekitaldi garrantzitsuenetariko bat, ordea, hilaren 25ean izango da, Munduko Dantzak izeneko emanaldian jaialdian parte hartzen duten talde guztiak bilduko baitituzte.
Horretaz gain, taldeen emanaldiak ikusteko aukera izango da
bihartik aurrera. Buriatia eta Txileko taldeen txanda izango da lehena.
Etzi, Bulgaria eta Indiako taldeak ariko dira. Eta asteazkeneko Brasil
eta Dagestaneko emanaldien ostean, ostegunean, Euskal Herriko eta
Txileko dantzariek emango dute ikuskizuna.
Dokumentuaren akzioak