Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzarien soka luzea

Dokumentuaren akzioak

Dantzarien soka luzea

San Isidro egunak bat egin du Beasaingo Loinatz Jaietako baserritarren egunarekin.

Atzo egun handiaren eta luzearen ondoren, beasaindarrei kosta egin zaie etxetik ateratzea, baina eguerdirako, jendetza atera da kalera. Batetik, plazako haurren soka dantza ikustera eta bestetik, barazki, artisau eta ganadu azokak ikustera. Soka luzea osatu dute dantzari txikiek. Iluntzean, 19:00etan, helduen soka dantza izango da.
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2018/05/15
Lotura
Goierriko Hitza

Amets Arzallus, Unai Agirre, Iñaki Apalategi eta Iker Zubeldiaren bertso saioak ere jendetza elkartu du Bideluze plazan. Iluntzeko bertso saioa Loinazko San Martin plazan egingo dute.

Loinatz jaietako asteartean hutsik egiten ez duen postua, Segurako talogileena izaten da. Aurten ere, ilara luzea osatu da taloak erosteko.

Azokako sarituak

Barazki eta landare azokan ohi bezala sariak banatu dituzte. Bertako barazkietan, Aramako Patxi Arizmendi, Beasaingo Josetxo Mendia eta Beasaingo Maria Rosario Txintxurreta saritu dituzte. Hornidurari dagozkion sariak, Lazkaoko Leire Ugartemendiak,  Josetxo Mendiak eta Patxi Arizmendik jaso dituzte. Loreei dagokiona, azkenik, Zaldibiako Iñaki Azanzak eta Aramako Aritz Urretabizkaiak.

Dokumentuaren akzioak